Azalpen laburra

Irratiaren magia. Egilea: Mikel Barreiro.
Nire bizitzaren parte oso inportantea izan da Molotoff Irratia. Zenbat esperientzi aberasgarri, zenbat momentu goxo/gogor, zenbat lagun on eta zenbat lan/plazer une eskaini dizkigu irratiak. Adierazpen askatasunaren aldeko tresna, eta gizarte eredu justuago baten aldeko borrokan eragile garrantzitsua. Herritarron ahots askea...
Irratian, 1988tik egin ditudan lau saioetatik hiru aipatzen ditugu hemen, eta saio horietako batzuk entzuteko aukera dago.

Irratiko familia eta familia irratia entzuten. Egilea: Mikel Barreiro.
Laburbilduz, Molotoff irratian aritzeak, munduan zenbat jende eder dagoen berresteko balio izan dit eta, bide batez, jende desberdina elkartu eta gauzak elkarrekin egiteak duen garrantzia ikusi arazi.
Bihotzean betirako...
OHARRA: Ederra litzateke, noizbait, Molotoff Irratiaren historia jasotzen duen lana egingo balitz (liburu, dokumental edo dena delako formatoarekin). Hernani eta orohar, Euskal Herriko komunikabideen eta adierazpen askatasunaren parte garrantzitsua izan delako, besteak beste.
1992ko BIDEOA
Irratiak bostu urte betetzen zituela eta, 1992 urtean, garaiko programazioa jasozten zuen aurkezpen bideo ederra egin zen. Andoni eta Arantxa aurkezle/antzezle lanetan, banan bana garaiko irratikideen berri ematen zuen, poliziaren fitxa modura. Oso ondo egindako bideoa da eta garaian Hernanin bizi zen herri mugimendu indartsuaren adierazgarri. Zorionak bideoa egin zuetenei eta eskerrik asko bideoa digitalizatu eta sarean jarri dutenei (Jabi eta Iñaki).
Bideoa ikusteko: HEMEN
ESKERTZA BEREZIA
Eskertza berezia eskeini nahiko genieke Molotoff Irratiaren parte izan diren lagun guztiei, horiek izan direlako irratiaren ardatz eta arima. Ehundaka dira, eta guztiak zerrendatzea ezineskoa litzateke hemen, baina gutxienez, irratia martxan jarri zuten horietako batzuk gogoratu nahiko genituzke (barkamenak azaltzen ez direnei). Horien artean: Sera komandantea (irratiaren muina), Jabi Esparza, Andoni Tolosa, Iñaki Armendariz, Iñaki Zuza eta hazi horretatik sortutako fruitua goxatzen aritu direnak (Mikel, Luix, Manolo, Arantxa, Ixiar, Andoni, Xabi desberdinak, eta abar luzea).
Eskerrik asko eta besarkada guztiontzat.


Logo zahar eta berria. Logoaren azken bertsioaren egilea: Mikel Barreiro.